Arrate Eibarren dagoen mendia da, gertuko Urko (794 m) eta Kalamua (768 m) mendiekin batera mendizerra sortzen duena. Bere tontorrak Deba eta Ego ibaien haranak mendean ditu.
Arrateko Igoerari esker mendate ezaguna da txirrindularitza arloan. Bere tontorretik gertu, Arrateko Andre Mariaren santutegia dago.