Luzaroan bere berririk inork izan gabe egon ondoren, 1840ko hamarkadan Constantine Tischendorf akademikoak Konstantinopla (gaur egungo Istanbul) hirira egindako bisitaldi batean ikusi eta berarekin batera orrialde bat eraman zuen, gaur egun orrialde hau Cambridgeko Unibertsitatearen liburutegian dago. Halere, Johan Ludvig Heiberg (1854-1928) daniar hizkuntzalaria izan zen 1906an palinpsestoa aztertu eta hura ordurarte galdutzat zeuden Arkimedesen idazlanak zirela jabetu zen lehenbiziko pertsona.
Johan Ludvig Heibergek idazlanaren argazkiak atera eta hauetan oinarrituz 1910 eta 1915eko transkripzioak burutu ziren. Halere, Lehen Mundu Gerraren hasierak lan hori eten zuen.