Arkeologiarako Arabar Institutua

Arkeologiarako Arabar Institutua
Datuak
Izen laburraIAA eta AAI
Motaikerkuntzarako institutua
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera1957
webgune ofiziala
1987ko Arabako Karta Arkeologikoaren azala

Arkeologiarako Arabar Institutua, (gaztelaniaz Instituto Alavés de Arqueología dena, eta bere siglak IAA-AAI dituenak), Arabako historiaurrea eta lehen mendetako historia aztertzen duen ikerketa eta hedapen arkeologikorako zentroa da. 1957an hasi zen Arabako Foru Aldundiko Kultura Kontseiluan, eta 1978an hartu zuen izen berria. Irabazi asmorik gabeko kultur elkarteen araubidearen barruan antolatu zen. Ondoren, Eusko Jaurlaritzak onura publikokotzat jo zuen[1].

Estudios de Arqueología Alavesa aldizkari zientifikoa argitaratzen du[2] eta Arabako aztarnategi arkeologikoen informazioa biltzen duen Arabako Karta Arkeologikoa[oh 1] ere idazten du.

2014tik aurrera, Arkeologiarako Arabar Institutuak sari bat ematen du Enrique Egurenen lana gogora ekartzeko eta Arabako arkeologian ikerketak egin dituzten profesionalak saritzeko bi urtean behin. 2023 arte saritutakoak, Javier Fernández Eraso, Andoni Sáenz de Buruaga, Armando Llanos Landaluze, Paquita Sáenz de Urturi eta Nieves Urrutia Agorreta izan dira[3].

Arabako Arkeologia Institutuko indusketa Zuiako Oroko Haitzetako kastroan (1964-66 urteak)
La Hoyako aztarnategian AAI-ak parte hartu zuen.

Oharrak

  1. Lurralde jakin bateko karta arkeologikoak, lurralde horretan aurkitu diren aztarnategien katalogo zehatza da, ikertuak izan diren ala ez. Oso garrantzitsuak dira etorkizuneko ikerketak planifikatzeko eta guneak babesteko.

Erreferentziak

  1. IAA-AAI. (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
  2. «IAA-AAI» iaa-aai.org (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
  3. «IAA-AAI» iaa-aai.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).

Kanpo estekak