1999an hasi zen Ur-Kirolak taldean hainbat urtez, eta Trintxerpen 2006an urte batez aritu ondoren, arrauna utzia izan zuen urte batzuetan. Etxeko trainerura itzuli zen geroago, Donostiarrara alegia, eta talde donostiarrak TKE Ligan egindako lehen urteetan aritu zen patroi.