Ariar

Ariar hitzaren lehenengo aipua: Behistungo inskripzioa. Bertan iraniarren baliokidea da.[1]

Ariar[2] (sanskritoz: Ārya, «leialak») kontzeptu sasizientifikoa da, XIX. mendeko etnologo batzuen arabera Asia barnealdean bizi izan zen herri zahar bateko kideez esaten zuten, egungo indoeuroparren arbasoak zirenak[3]. Rig-vedan India eta Irango herri indoeuroparren arbasoak izendatzen zituen jatorrizko sanskritozko hitzak, baina ariar izena ez dagokio berez arraza jakin bati. Dena dela, helburu politiko jakinak gogoan hartuta erabili izan dute, Alemaniako nazismoak batez ere, beste arraza eta herri batzuk desagerrarazteko[4].

Egun hitza, zentsu zientifiko batean, indo-ariar hizkuntzak izendatzeko bakarrik erabiltzen dute.

Erreferentziak

  1. Gershevitch, Ilya. (1968). Handbuch der Orientalistik, Literatur I. Leiden: Brill, 2 or..
  2. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..
  3. Watkins, Calvert. (2000). American Heritage Dictionary of the English Language. (4. argitaraldia) New York: Houghton Mifflin ISBN 0-395-82517-2...
  4. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.