Ariamain[1][a] Orbaibarrako Puiu udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdea eskualdean.
Bertako biztanleak ariamaindarrak ziren. Ez dakigu non dagoen.
Historia
Iruñeko Santa Mariarena izan zen, Antso VII.a Azkarrak usurpatu eta Tibalt II.a Nafarroakoak 1255ean lehengoratu zuena. 1308an, bertako bizilagunek ganberako arkitanoari eman zioten San Esteban eta San Martin elizaren patronatu eskubidea. 1332tik urte batzuetara bertan behera geratu bide zen.
Oharrak
- ↑ /aɾiamáin/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza hirugarren silaban
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak