Argentina Rubiera

Argentina Rubiera

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArgentina Rubiera Solares
JaiotzaLlangréu1914ko otsailaren 11
Herrialdea Espainia
HeriotzaGijón2007ko apirilaren 30a (93 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaGazteria Sozialista Bateratuak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Argentina Rubiera Solares, (Llangréu, 1914ko otsailaren 11a-Gijón, 2007ko apirilaren 30a) Espainiako gerra zibila baino lehen eta, gero, klandestinitatean Gazteria Sozialista Bateratuak eta Espainiako Langile Alderdi Sozialista erakundeen militantea izan zen Asturiasen. María José Ramos Rubiera politikariaren ama zen.

Biografia

Saman (Langreo) Gazte Sozialistetan afiliatuta zegoen, eta herri horretako Emakumeen Taldeko presidentea izan zen Espainiako Bigarren Errepublikan. Gazteria Sozialista Bateratuen (JSU) idazkari izendatu zuten 1936an. 1937ko urrian Asturias erori zenean atxilotu egin zuten, Oviedoko Modelo kartzelan sartu zuten azaroaren 11n, eta 1937ko abenduaren 18an 30 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Saturraran eta Palma de Mallorcako (Balear Uharteak) kartzeletatik ere igaro zen, eta handik baldintzapeko askatasunean atera zen 1941eko uztailaren 5ean; Aquilino Ramos Fernández senarrarekin batera Almagron bete zuen kondena erbesteratze-zigorrarekin. 1943ko urrian, Samara itzuli zen, eta janari-denda txiki bat jarri zuen; halaber, ezkutuko erakunde sozialistarekin harremanetan jarraitu zuen.[1]

Sama herrian parke batek bere izena du.[2] Urtero ematen den literatura sari batek ere bere izena darama.[3]

Erreferentziak

Kanpo estekak