Arantxa Ugartetxea Arrieta (Donostia, Gipuzkoa, 1942ko apirilaren 28a) pedagogoa eta idazlea da, irakasle eta hizlari ere jandundakoa.[1]
Bizitza
Pedagogian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean eta Euskaltzaindiaren euskara tituluduna. 8 urtez bizi izan zen São Paulon (1982-90), eta graduatu ondoko 4 ikastarotara joan zen Paulo Freire irakasle eta pedagogoarekin, bai eta Antropologia Indigenako 3 ikastarotara ere, Carmen Junqueira irakasle eta antropologoarekin.[1]
Lan ibilbidea
Bere lan ibilbidean zehar Landaberriko (Lasarte-Gipuzkoa) Ikastolan laguntzaile aritu da 3 urtez; Donostiako Axular Ikastolako Eskolaurreko irakasle 5 urtez. Halaber, Txingurri Euskaltegian (Herrera-Donostia) euskara zuzendari eta irakasle izan zen 8 urtez. Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien fakultatean ere aritu zen 1990ean.
Amerikari oso lotua, Txileko Santiagon (Población Malaquías Concha) kooperante soziala izan zen 1968tik 1970era. 1971tik 1973ra Kolonbiako Barbosako Kooperatiba Ikastetxeko irakaslea eta, helduen alfabetatzearen sortzaileetako bat eta koarduraduna.
Euskal Herriko zein Ameriketako (Bogota eta São Paulo) hainbat hitzalditan parte hartu du eta hainbat argitalpenen egilea ere bada.[2][3]
Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza Saileko kidea.
Argitalpenak
Hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu, besteak beste;[4]
- Irakurtzeko Egintzaren Garrantzia. Paulo Freireren A importancia do ato de ler. liburuaren itzulpena. UEU. Bilbo 1990.
- Aproximándome. A Pedagogia da libertação em Paulo Freire. Unespe argitaletxea. Brasil.
- Entre la exigencia y el deseo. En Recordando no Brasil a Espanha de Ontem: Conversas Femenininas. Notandum-. Mandruvá. argitaletxea São Paulo. 2004.
- Autonomiaren pedagogia. Ikastaria cuadernos de educación, 10. zenb.. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1999.[5]
- La cultura del viaje vasco-brasileño. Lectura pedagógica de la realidad vasco-brasileña. Ikastaria, cuadernos de educación 13.zenb. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2004,
- Gernika Kutun, São Pauloko Euskal Etxea. Vasconia. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1998,[6]
- El Instinto de Platea, en la sociedad del espectáculo. Alfredo Correia. Itzulpena. Hiru.2003.
- Emociones. Euskaldunak munduan-Vascos en el Mundo. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. Lehendakaritza. Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusia,20o3)
- Andrea. (Pasiónporloslibros argitaletxea, 2012)[7]
- Kontxako amona eta kapitaina.(Pasiónporloslibros argitaletxea, 2013) [8]
- El hijo de la matrona de Pampa..(Pasiónporloslibros argitaletxea, 2013) [9]
- Cuentos en la universidad. (Pasiónporloslibros argitaletxea, 2013)[10]
- Katedraleko Atarian – A las afueras del Templo.(Pasiónporloslibros argitaletxea, 2014)[11]
- Cartas Desde el Conflicto.(Pasiónporloslibros argitaletxea, 2016) [12]
- Nabil. (Pasiónporloslibros argitaletxea, 2024)[13]
Gainera, hainbat artikulu argitaratu ditu Eusko Ikaskuntzaren Euskonews astekarian eta aldizkari hauetan: Argia; Isilik; Hik Hasi; ele - Alfabetatzeaz
Erreferentziak
Kanpo estekak