Apendizitisa larrialdiko ebakuntza (apendizektomia) behar duen patologia da. Ebakuntza horretan, apendize handitua erauzi egiten da, baina ebakuntza egin ezean, apendizea apur liteke peritonitisa edo shock septikoa eraginez: horrek ondorio oso larriak dakartza, hilkortasun tasa handia baitago.
Mundu osoan hedatuta dagoen patologia da, munduko biztanleen %7 inguruk bere bizitzan zehar apendizektomia bat izango duelako [1]
Etiologia
Apendizearen argiaren buxadurak sortzen du. Eragile ohikoenak hauek dira:
Folikulu linfoideen hiperplasia apendizitis gehienen kausa izaten da. Infekzio baten ondorioz, folikulu linfoideak handitzen dira eta apendizearen buxadura sortzen dute. Gogoratu folikulu linfoideak, bestEak beste, apendizearen mukosetan daudela eta linfozito asko dituztela.
Apendikolitoa, hots, hondar fekalek eragindako apendizearen buxadura.
Tumoreak: kasu gutxi batzuetan besterik ez dute apendizitisa sortzen [2]
Sintomak eta diagnostikoa
Zilbor inguruko mina, eskuineko zokogune edo hobi iliakoan, hasierako sintoma da. Mina, bereziki, toki zehatz batean areagotu egiten da (Mc Burneyren puntuan), eta oso handia izan daiteke.
Horrekin batera, jangura eza, goragaleak eta okak ohikoak dira, baita sukar baxua ere.