AozaratzaAretxabaletako (Gipuzkoa) auzoa da, herrigunetik ekialdean kokatutakoa. Bestalde, auzoaren ekialdean Urkuluko uharka zabaldurik dago, mendebaldean herrigunea esan bezala, iparraldean Larrino eta hegoaldean Areantza auzoak.
2007kourtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 83 biztanle zituen, eta 2016an 42, bestela. 24 baserrik osatzen dute auzoa.
Otalora dorretxea: Armarria, begiratoki errenazentista, sabai-apaindura dotorea teilatu-Hegalean, harlanduzko obra eta ate eta leihoetako erremateak osagai nabarmenak ditu.
San Juan Bataiatzailearen eliza: bertan dago Otaloratarren kapera berezia. Urkulu urtegia auzotik gertu dago.
Otala Zelai: Otalora dorretxetik gertu dagoen parke tiki bat da. Bertan hainbat ekintza herrikoi egiten dira.
Festak
San Juan jaiak ospatzen dira bertan ekainaren 24an, Aozaratzako elizan omendutako santua horixe denez. Maiatzeko hirugarren igandean Otala Zelai eguna ospatzen da, eta Otala Zelaiko kros herrikoia egiten da.