Dora Baltea ibaiak zeharkatua, 4.000 metrotik gorako gailurrek (Mont Blanc, Cervino, Monte Rosa…) inguratzen duten lurralde menditsua da. Komunikazio gune guztiz garrantzitsua, bertan egituratzen baitira Alpe arteko bide nagusiak (Mont Blanceko tunela, San Bernardo Handiko eta Txikiko mendateak). Courmayeur udalerria Mont Blancera igotzeko abiapuntu ohikoa da.
Ekonomia
Goi mendietako larre ugarietan behi azienda hazten da; behe lurretan, berriz, laboreak, fruitu arbolak eta mahastiak lantzen dira. Ekoizpen hidroelektrikoa garrantzitsua da (20.000 kW/o.). Burdingintza (Cogne), kimika industria (Châtillon, Saint-Marcel) eta ehungintza jorratzen dira: betiere, ekonomia jarduera nagusia industria da.
Historia
Aosta Harana Frantziaren esku egon zen 1800-1814 urteen artean. 1948tik, Italiako lurralde autonomoa da.
Banaketa administratiboa
Probintziak
Italiako beste eskualdeak ez bezala, Aostako Harana ez dago probintziatan banatuta.