Rauma hiria antzinako Finladiaren portu ospetsua izan zen. Finlandiako hegomendebaldean dago, Botniako golkoan, Satakuntan. Raumaren gune historikoak 0.3 km² ditu, 600 eraikuntza inguru eta 800 biztanle. Eraikuntza zaharrenak XVIII. mendekoak dira eta gehienak partikularren eskuetan daude, nahiz eta bi kale nagusienak eta plazarena enprese desberdinen egoitzak izan.
Historia
Hiria XV. mendean sortu zen, frantzizkotarren monasterio baten inguruan. Hiria, Europa iparraldean ohikoa den arabera, gehien batean egurrez egina dago. XVII. mendean sute handi bat pairatu zuen baina hala ere hiriak aurrera jarraitu zuen baina hiria berreraiki zen; hala ere, estilo zaharra gorde zuen.[1]
Leku interesgarriak
Eraikuntza hauek harrizkoak dira:
Kirsti etxea, marinel batena zena, XVIII. mendekoa.
Marela etxea, XIX. mendeko fatxada erakusten du.
Gurutze Santuaren eliza, frantzizkotarren monasterio zaharra, XV. mendekoa. Erdi Aroko margolanak ikus daitezke bertan.