Erromatarren tradizioan, greziarrengandik hartua, antzerki literarioa pertsonai bat nola sentitzen zen "ikustea" ahalbidetzen zuten aurpegi-adierazpen oso markatuak zituzten maskarak erabiltzen zituzten gizonek bakarrik osatutako taldeek antzezten zuten. Batzuetan, maskara horiek paper jakin baterako ere espezifikoak ziren, eta, beraz, aktore batek hainbat paper antzeztu zitzakeen, maskara aldatuz. Emakumeen paperak gizon trabestituek antzezten zituzten. Erromatar antzerki literarioaren tradizioa Senekaren tragediek bereziki ongi irudikatzen dute latinezko literaturan. Hala ere, Senekaren tragediak antzezteko inguruabarrak ez daude argi; aditu batzuek uste dute gutxitan irakurtzen zirela audientziaren aurrean, eta beste batzuek uste dute produkzio osoak egiten zirela.
Antzerki literarioa baino ezagunagoa zen mimus antzerkia, generoak desafiatzen zituena eta inprobisazio askez, hizkuntzaz eta tonuz igotako txistez, sexu eszenez, akzio sekuentziaz eta satira politikoz gidatutako agertokiak aurkezten zituena, dantza, malabare, akrobazia, funanbulismo, striptease eta hartz dantzariekin batera[1]. Antzerki literarioan ez bezala, mimusa maskararik gabe antzezten zen eta interpretazioan errealismo estilistikoa sustatzen zuen. Emakumeen paperak emakumeek antzezten zituzten, ez gizonek[2]. Latin Literature: A History. Johns Hopkins University Press. p. 128.. Mimusa pantomimus izeneko generoarekin lotuta zegoen, ahozko elkarrizketarik gabeko ipuin-balletaren forma primitiboa. Pantomimusak dantza adierazkorra, musika instrumentala eta libreto kantatu bat konbinatzen zituen, askotan mitologikoa, tragikoa edo komikoa izan zitekeena[3].
Komedia
Erromako komedia pasartez osatutako narrazio dramatizatua zen. Etenik gabeko antzezlanak ziren eta noizbehinka musika zatiak zituzten; horrek komedia musikalaren aurrekoak bihurtu zituen. Hasieran, komedia erromatarrak bost atal nagusitan banatuta zeuden, baina beranduago, sinplifikatu ostean, hiru nagusitzen ziren: azalpena, korapiloa eta amaiera.
Antzerki guztian zehar tentsio goreneko momentuak sakabanatuta egoten dira, eta testu eta hiztegi literarioa erabiltzen da, antzerkia entretenigarria egiteko; modu horretan, ikusleek ez dute arreta galtzen eta antzerkiak aurrera egingo du etenik gabe. Akzioa dialogoan oinarritzen da eta horren arabera sortzen dira klimax momentuak.
Quid pro quo asko erabiltzen da genero honetan, hau da, pertsonaia batek beste bati hitz egiten dionean beste pertsona bat dela pentsatzen du. Obra guztiak antzezteko sortuak izan dira, eta ez irakurtzeko.
Gizartea kritikatzea ere badu helburu, entretenitzearekin batera. Genero honetako egile nagusiak Plauto eta Terentzio izan ziren.