Dvořák Nelahozeves udalerrian jaio zen, Pragan. Bere aita, František Dvořák (1814-1894), hotel jabea, zitara-jotzaile profesionala eta harakina izan zen. Bere ama Anna Zdenĕk-ekin (1820-1882) 1840koazaroaren 14an ezkondu zen.[2] Dvořák 14 anai-arreben artean zaharrena zen. San Andres elizan bataiatu zuten, kristau katoliko.[3]
Sei urterekin, 1847an, bere herriko eskolara joan zen lehen aldiz. Bertan, lehen musika irakaskuntzak jaso zituen, biolina jotzen ikasiz Josepg Spitz irakaslearen laguntzarekin. Gaitasun handia zuen, eta bere trebetasunari esker, herriko banda batean eta elizan jotzen zuen. František bere semeaz oso harro zegoen. Hamahiru urte zituenean, bere aitaren aginduz, Zlonicera joan zen, bere osaba Antonín Zdenĕk-engana, alemana ikastera. Bere lehen konposizioa, Polka Pomnenka, 1855ean idatzi zuen, hamalau bat urte zituenean.[4]
Dvořákek piano, organo eta biolin klaseak jaso zituen. Bere irakaslea Antonio Liehmann zen. Biolinaz gain, musika teoria irakatsi zion, eta konpositore famatuak aurkeztu zizkion. Dvořákek errespetu handiz tratatzen zuen bere irakaslea, nahiz eta Antonio nortasun bortitzekoa izan. Irakasle hau, Zlonice elizaren organista izan zen eta batzuetan Antoníniri jotzen uzten zion.[2]
Hamasei urte zituenean, aitak baimena eman zion musikaria izateko, baina organista bilakatuko zelaren baldintzapean.[5] Osabak ez zeukanez diru nahikorik Dvořák mantentzeko, Karel Komzák musikariaren orkestran lan egiten hasi zen.[2]1886 Pragako Antzerki Nazionalean ere lan egin zuen.
1874ko udan beka bat lortu zuen. Ingalaterrara bederatzi aldiz joan zen, bere musika aurkeztu ahal izateko. Ingalaterran 1884an izan zen lehen aldiz, Londreseko Filarmonikako kide zenean. Geroago, 1891n, Musika doktore titulua eman zion Cambridge-ko Unibertsitateak. Txaikovskik San Petersburgora eta Moskura gonbidatu zion bere obrak jo zitzan. Bere bizitzaren etapa bat Estatu Batuetan bizi zuen. Jeannette Thurberrek, Nueva York-en kontserbatorioaren fundatzaileak, zentroaren zuzenketa eskaini zion. Horregatik, 1892an horra joan zen bizitzera eta orduan konposatu zuen Mundu Berriko Sinfonia.
Azken urteak
1895ekoapirilaren 27an Dvorak Estatu Batuetatik bueltatu zen emaztearekin eta Otakar Bergerrekin.[6] Azaroan Pragako Kontserbatorioko irakasketa berretsi zuen.[4]
1904komartxoaren 25ean Dvořákek Armidaren entsegua utzi behar izan zuen gaixotasun batengatik. Apirilean, lehen Txekiar Musika Jaialdia antolatu zen, programa ia osorik Dvořáken musikak osatua (Leoš Janáček musikaria bere lanik ez egoteaz kexatu zen).[7][8] Baina Dvořákek ezin izan zuen presentzialki parte hartu, berriro ere atseden hartzera behartu zutelako gaixo egoteagatik.[8]
Dvořák 1904ko maiatzaren 1ean hil zen, 62 urterekin. Bost astez gaixo egon zen, baina bere heriotzaren arrazoia ez dago argi, ez zuelako sintoma argirik eta ez zelako autosiarik egin. Adosturiko arrazoia "influeza krisia" izan zen.[2][4] Bere hileta maiatzaren 5ean izan zen, Pragako Vyšehrad hilerrian lurperatu zuten, Ladislav Šalouneskultorearen busto baten azpian.[6][9]
Lanak
Sinfoniak
9 sinfonia idatzi zituen, eta bederatzigarrena da ospetsuena.[10]
1. Sinfonia, Zloniceko Kanpaiak Do menorrean (txekieraz: Zlonické zvony) (1865).[1][11] Dvořákek 24 urterekin idatzi zuen. Sinfoniaren izena Dvořákek 13 eta 16 urteen artean, Zloniceko herrian igarotako denboraren eta bertako elizaren ohorez jarri zitzaon. 2. sinfonia bezala, ez zen sinfonia estandarraren errepertorioaren parte izan.[12]
Hainbat kontzertu landu zituen. Guztien artean ezagunena "Cello Concerto in B minor" da.[25]
Lanen zenbakitzea
Ohituraz sortze ordenaren arabera zenbakitzen dira konpositoreen lanak. Dvořáken kasuan, beste zenbaitetan bezala, zenbakitze hori zailtzen duten hainbat faktore daude. Batetik musika argitaletxeek ez zieten lanei zenbaki apalegirik eman nahi izaten, autoreen gaztetako lanak zirelakoan gutxietsiak izango zirenaren beldur. Bestalde, sinaturiko kontratuei ihes egiteko zegokiena baino zenbaki txikiagoak esleitzen zizkieten sortzaileek beren lanei.
Sinfonien kasuan, gainera, Dvořákek argitaratze dataren arabera zenbakitu zituen, eta ez sorkuntza dataren arabera. Lehen lau sinfoniak azken bostak argitaratu ondoren plazaratu zituen, eta azken bost horiek ere ez zituen sortu ahala argitaratu, ordena kronologikorik gabe plazaratu zituelarik. Adibidez, Dvořáken Mundu Berriko Sinfonia 5. Sinfonia deitu zen hasieran, gero 8. sinfonia eta azkenik 9. sinfonia (sortu zuen azken sinfonia izan zen, baina plazaratu zuen bostgarrena).
↑Šíp, Ladislav (2005). "Beloved National Opera by Dvořák". Rusalka (Prague National Theatre Orchestra, conductor: Jaroslav Krombholc) (CD). Kohoutová, Joy (trans.). Prague: Supraphon. pp. 8–15. SU 3811-2.
↑Loppert M. "Catching up with Rusalka." Essay in programme book, Glyndebourne Festival Opera 2009, p. 86.