Antonio de Cabezón (Castrillo, Burgos, 1510ekomartxoaren 30a - Madril, 1566komartxoaren 26a) espainiar musikagile eta organo-jotzailea izan zen. Itsua bazen ere, musikarako dohain handiak erakutsi zituen gaztetatik. Hamasei urte zituela, Gaztelako errege-kaperako organo-jotzaile izendatu zuten, eta harrezkero, Karlos I.aren eta Filipe II.aren zerbitzuan egin zuen lan. Organorako ondu zituen lanak garai hartako garrantzitsuenak dira. Aipagarria da Diferentziak obra (bariazio instrumentalak). Haren lan nagusiak Hernando bere semeak eman zituen argitara: Obras de música para tecla, arpa y vihuela (1578, Tekla, harpa eta bihuelarako musika-lanak).