Another 48 Hrs (euskaraz Beste 48 Ordu) 1990eko Walter Hill estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako polizia ekintza filma bat da. Eddie Murphy eta Nick Nolte aktoreek antzeztu zuten.
1982ko 48 Hrs. ekintza film arrakastatsuaren jarraipena da, hura ere filma honetako bi protagonistek antzeztu eta zuzendari berdinak zuzendu zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
San Frantzisko hiriko poliziako Jack Cates agentea (Nick Nolte) bost urtez erakunde kriminal bateko ustezko buruzagia den Iceman (Brent Jennings) ezizeneko gaizkile baten atzetik dabil. Ikerketan buru-belarri sartuta, Barne Sailak zibil bat hil den tiroketa baten ondorioz Jack zerbitzutik kanpo jarri du. Aurreko filmean bezala eta Reggie Hammond (Eddie Murphy) adiskidearen laguntzaz Iceman atzemateko 48 orduko epea besterik ez du izango.
Aktoreak
Kanpo estekak