Dawn Evelyn Paris New Yorken jaio zen[1]. Umetan hasi zen modelo gisa lan egiten, eta 1922an zineman egin zuen debuta, Moonshine Valley filmean[2]. Bost urterekin Aliziaren papera bete zuen Walt DisneyrenAlice in Cartoonland zuzeneko telesail mutuan.
Ibilbide profesionala
1934an, Anne Shirley pertsonaia antzeztu zuen Anne of Green Gables filmean eta pertsonaia horren izena hartu zuen bere izen ofizial eta artistiko gisa[3]. Geroago Steamboat Round the Bend, Make Way for a Lady eta Stella Dallas filmetan parte hartu zuen, eta taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Sarirako izendatu zuten. Bere azken paperak Vigil in the Night, Anne of Windy Poplars, The Devil and Daniel Webster eta Murder, My Sweet filmetan izan ziren. The New York Times egunkariko Bosley Crowther kritikariak 1940ko Saturday's Children filmean egin zuen lana goraipatu zuen[4].
Bizitza pertsonala
1937ko abuztuaren 22an, Shirley John Payne aktorearekin ezkondu zen Monteciton (Kalifornia)[5]. Alaba bat izan zuten, Julie Payne aktorea, eta 1943an dibortziatu ziren[6].
Bere bigarren senarra Adrian Scott ekoizle eta gidoilaria izan zen. Hollywoodeko zerrenda beltzean sartu zenean eta familia Europara eraman nahi zuenean, Shirleyk Estatu Batuetan geratzea erabaki zuen eta 1949an dibortziatu zen[7].
Shirleyren hirugarren senarra Charles Lederer gidoilari eta zuzendaria izan zen, Marion Davies aktorearen iloba. Seme bat izan zuten, Daniel Lederer[6].
Birikako minbiziaren ondorioz hil zen Los Angelesen, 1993ko uztailaren 4an, 75 urte zituela[6].
↑(Portugesez)«Venus em Flor»Gazeta de Noticias (Rio de Janeiro) 60 (156): 9. 1935-07-04.
↑(Ingelesez)Crowther, Bosley. «The Screen; John Garfield and Anne Shirley Seen at Strand in 'Saturday's Children'—Star Dust' at Roxy» The New York Times: 13. 1940-05-04.