Angiozar bailara Debagoiena eskualdean dago, Gipuzkoako hego-mendebaldean, Elorrio (Bizkaia), Elgeta eta Arrasate mugakide dituelarik.
Zazpi auzok eta Angiozarko herriguneak osatzen dute bailara. Kaxkoa 300 metroko garaieran dago kokatuta.
1928 urteaz geroztik Bergarako udalerriko zati da, aurrez Elgetako parte izan zelarik.
Auzoan bertan taberna, eskola publikoa eta "Pagomendi" soziedadea daude.
Auzuneak
Hauexek dira Angiozarko herriguneaz gain herriak dituen beste zazpi auzuneak, bakoitzaren baseliza parentesi artean agertzen direla:
- Azkuneta (San Martin Tourskoa).
- Errekaldea (San Kristobal).
- Ma(r)inddao (Elexamendi).
- Partaitti edo Partegoiti (San Bizenti).
- Zabaletamendi (San Bartolome).
- Goimendi (San Miguel).
- Asentziomendi (Asentzio).
Demografia
Angiozarren jaiotako pertsona ezagunak
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak