Angelo Poliziano[1] (jaiotza-izena: Angelo Ambrogini; Montepulciano, Toskana, 1454ko uztailaren 14a - Florentzia, Toskana, 1494) italiar poeta, humanista eta itzultzailea izan zen. Marsilio Ficinoren eta Juan Argyropulosen ikasle izan ondoren, Lorenzo Mediciren seme-alaben maisu izan zen. Kultura klasikoan jakitun zela erakutsi zuen idatzi zituen poesia greko eta latindar ugarietan, baina toskaneraz idatzi zituen obrengatik egin zen ezagun batez ere.
Obra nagusiak
- Stanze per la giostra (1478)
- Favola di Orfeo (1480)
- Iliada lanaren itzulpen bat
- Miszelanea bilduma bat (1498)
Erreferentziak