Angelina Romanovna Golikova, errusieraz, Ангелина Романовна Голикова, Mosku, Errusia, 1991ko irailaren 17a) izotz gainean abiadura patinajean lehiatzen den atleta errusiarra da[1].
2014 eta 2022 artean, Neguko hiru Joko Olinpikotan parte hartu zuen, brontzezko domina lortuz, ROC ordezkatuz, Pekin 2022an, 500 metroko proban, eta zazpigarren postua, Pyeongchang 2018an, proba berean[1]. Kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.
2019 eta 2021 bitartean, lau domina irabazi zituen Banakako Distantziako Abiadura-patinajeko Munduko Txapelketan; 2018 eta 2022 bitartean, bost domina, Banakako Distantziako Abiadura-patinajeko Europako Txapelketan, eta, 2021ean, Distantzia Laburreko Abiadura-patinajeko Europako Txapelketan, zilarrezko domina[1][2].
Nazioarteko lorpenak
Olinpiar Jokoak
Munduko Kopa
Sailkapen orokorra
Erreferentziak