André Kertész, Kertész Andor jaioa, (Budapest, 1894ko uztailaren 2a - New York, 1985eko irailaren 28a) hungariar argazkilaria izan zen. Argazkilaritza modernoaren ordezkari garrantzitsuenetako bat izan da. Merkataritza ikasketak egin zituen, eta Budapesteko Burtsan lan egin zuen. Lehen soldatarekin argazki-makina erosi zuen, eta zeregin horretara jarri zen. Bere argazkietan denetarik ikus daiteke: kaleko irudiak, herrixketako bizimodua, haurrak, animaliak, paisaiak... eguneroko irudi arruntak. 1925ean Parisera joan zen, eta han egin zuen lanik oparoena. Lehen argazki-erakusketa 1927an egin zuen Parisen. Vu argazki-aldizkariko lankide garrantzitsuenetako bat izan zen. Berari eskainia izan zen Georges Pompidou eraikineko lehen argazki-erakusketa. 1944an Estatu Batuetako hiritartasuna lortu zuen.
Erreferentziak