André Franquin (Etterbeek, 1924ko urtarrilaren 3a - Saint-Laurent-du-Var, 1997ko urtarrilaren 5a) belgikar komikilaria izan zen.
Marrazkilari lanetan hasi zen Compagnie belge d 'actualités (CBA) estudioan. Han ezagutu zituen Morris, Peyo eta Eddy Paape lankideak.
Gaston eta Marsupilamiren sortzailea izan zen. Spirou eta Fantasio komikiak marrazteaz ere arduratu zen 1947tik 1969ra.
Bere estiloa Hergérenaren kontrakoa izan zen. Kolore anitzeko estetika, argi-iluna eta mugimenduaren zentzu indartsu bat erabili zituen.