André Bo-Boliko Lokonga Monse Mihango (Lobamiti, 1934ko abuztuaren 15a - Brusela, 2008ko martxoaren 30a) Zaireko lehen ministroa izan zen. 1967tik 1980ra, Zaireko Langileen Batasun Nazionaleko idazkari nagusia izan zen. Biltzar Nazionaleko presidente 1970etik 1979ra eta lehen ministro 1979ko martxoaren 6tik 1980ko abuztuaren 27ra izan zen. 1990ean oposiziora pasa zen eta Joseph Ileorekin eta Kititwa Tumansirekin batera, Alderdi Demokrata Sozial Kristaua sortu zuen.