Lan honen gaia misteriotsua da eta, oraindik orain, ez da demostratu bikotekideak zeintzuk diren. Haren izenburu ezagunenak, aldiz, oso zehatza ematen du baina XIX. mendearen hasieran Amsterdamgo bildugile batek eman zion; haren ikuspuntutik aita batek alabari lepoko bat oparitzen dio haren ezkontzaren egunean. Interpretazio hori gaur egun ez da onartzen baina egia esateko obrak ez du informazio handirik ematen eta horrek iritzi desberdinak hauspotu ditu: Bibliako bikote bat izan daitekela, Rembrandten Titus semea eta bere neskalaguna direla... Onartuena Isaak eta Rebeka direla dioen iritzia da zeren eta Hasiera 26:8 liburuan horrela agertzen baitira deskribatuta eta gainera badago artistaren antzeko marrazki bat izenburu hori daramana.