Andrea Borella (Mestre, Veneziako probintzia, 1961eko ekainaren 23a), italiar eskrimalari bat da, florete modalitatekoa.
Hau ere floretista den Francesca Bortolozzirekin ezkonduta dago, eta bi seme-alaba dituzte. Fabio dal Zottoren lehengusua ere bada.
Hamabost urte baino gehiagoan Andrea Borella munduko floretistarik hoberena izan da. Bere nazioarteko karrera 1979an hasi zen, Chicagon junior mailako munduko txapeldun bihurtu ondoren. Bere azken titulu handia 1994an lortu zuen, Atenasen urte horretan ospatutako munduko txapelketan taldekako florete proban urrea irabazi zuenean.
Palmaresa
Olinpiar Jokoak