Herrigunean dago, altura txiki batean, Basaburua kalean.
Historia
1580ean Zugarramurdiko lehenbiziko eliza eraiki zen, gaur egungo eliza dagoen orube beran, ordurarte zugarramurditarrak meza entzun nahi izan ezkero Urdazubiko monasteriora joatera derrigorturik baizeuden[1].
Gaur egungo eliza 1781-1784 artean Jose Poudez arkitektoak eraiki zuen, Juan Bautista Dutari eta Joaquina Bordaren laguntzaz. 1793anFrantziako Konbentzio Gerra garaian Frantziar Armadak zati handi batean suntsitu zuen, hortaz XIX. mendean zehar berreraiki eta barne altzari berriez bete zen.
Eraikina
Latindar gurutzeko oinplanoa eta hiru atal, gurutzadura bat eta buru zuenak dituen nabe bakarra du, bai eta gurutzedurako gangak ere.
1876ko Florentino Izturitzek eginiriko erretaula bat du. Barneko urre-piezak berriz, XIX. mendearen hasierakoak dira, batzuk Pedro Antonio Sasak eginak[2]
Kanpoalde luzitutako hormak ditu, eta izkinarriak nahiz eraikinaren hainbat atal, tartean kontrahormak, Baztango ohiko harri gorrizko harlanduz eginak daude.