Andra Mari Dantzari Taldeaeuskal dantzak lantzen dituen Galdakaoko talde bat da. 1955ean sortu zen. 1965etik hainbat Jaialditan parte hartu du.Andra Marik Euskal Herriaren barna dauden dantza, musika eta usadio zaharrak berreskuratzen eta berpizten dihardu etengabe.[1]
Historia
Galdakaoko zenbait gaztek Andra Mari Eusko Dantzari Taldea sortu zuten 1955ean Galdaka oko Andra Mari parrokiaren inguruan..[2]
Besteak beste Txelu Etxebarria izan zen sortzaileetako bat. Dindirri taldea utzi gabe 1951an Santutxuko Gaztedi dantzari taldearen sorreran parte hartu zuen, eta 1959an Galdakaoko Andra Mari taldean zuzendari izan zen, baita DurangaldekoSokadantza eta Dantzari-dantza irakasteko maisua ere. Andra Mariko taldekideekin Gernikara, Lekeitiora, Donostiara, eta Tuteraraino ere joan zen batzuetan opor-garaian bertako dantzak ikasteko edota hangoei Bizkaiko dantzak erakusteko.[3]
70. hamarkadan Euskal Herri guztiko errito, musika eta dantza zaharren ikerketa, ikasketa, eta berreskuratze-lanei gogor ekin zieten. Horretarako, taldeak hainbat herritara jo zuen, tokian tokiko herritarrengandik zuzenean ikasi ahal izateko.
Galdakaoko auzotako jai eta erromeria tradizionalen berreskuratzen ere badabilza. Aipagarriak dira Bekeako "Asentzioak", Elexaldeko "Andra Mariak", edota Galdakaoko bertako herriko jaiak diren "Santa Krutzetako" Soka dantza, bazkari herrikoia, etab.
Urtero hiru jaialdi antolatzen ditu taldeak:
Udaberri Jaialdian 3 egun desberdinetan Euskal Herriko talde bat gonbidatzen da egun bakoitzean euren dantzak plazaratzeko, dantza saioen beherakadei aurre egiteko proposamenarekin.
Udan Folklore Bizian izeneko Nazioarteko jaialdian aste beteko kultur topaketak antolatzen ditu, Europako zein munduko taldeak ekarriz. Azken jaialdia.
Udazkenean Musika Bizian izeneko jaialdia antolatzen da asteburuk batean, Andra Marik Nazioarteko Jaialdietan ezagututako estatu gabeko herrialdeetako taldeak ekartzen dira: Korsika, Flandria, Sahara, Okzitania, Eskozia…
Landutako dantzak
Euskal Herriko zazpi lurraldetakoak diren honako 35 dantza landu eta plazaratu ditu Andra Mari taldeak:[4]
Larrain dantza: Francisco BerueteSoinu, Bandrés Jna., Gastón Ahizpak, Tito Sanchez, Aita Hilario Olazaran-en ikerketa…
Gipuzkoako dantzak
Soinu zaharrak (40 erregelak) eta Brokel dantzak: Donostiako Argia dantzari taldea, Elgoibarko Haritz dantzari taldea, Tolosako Udaberri dantzari taldea,…