An American Tail (euskaraz Amerikar Ipuina), 1986ko Don Bluth estatubatuarrak zuzendutako marrazki bizidun drama-komedia film bat da. Phillip Glasser, John Finnegan, Amy Green, Nehemiah Persoff, Dom DeLuise eta Christopher Plummer aktoreek ahotsez bikoiztu zuten. Steven Spielbergen Amblin Entertainment ekoiztetxeak ekoitzi zuen.
An American Tail: Fievel Goes West (1991), Fievel's American Tails (1992), An American Tail: The Treasure of Manhattan Island (1998) eta An American Tail: The Mystery of the Night Monster (1999) jarraipenak dauzka.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1885, Shostka, Ukraina, Mousekewitz errusiar-judu sagu familia Moskowitz gizakien familian bizi da, baina juduen aurkako kosako taldeak Moskowitz familiaren etxea erasotu eta beren katuek Mousekewitz familia ere erasotuko dute, hortaz etxea suntsitua izango da eta sagu familia erbestera ihes egin beharko du. Hanburgo hiriko portuan Mousekewitz familiak New York hirirako itsas bidaiari ekingo dio, baina honetan ekaitz batetan zehar Fievel 7 urteko semetxoa itsasora erori eta gainontzeko senideak semearen galeraz lur jota hiltzat jo eta bidaiari jarraitu beharko diote. Bitartean, Fievel haurrak bizirautea lortu eta New Yorkera bakar-bakarrik ailegatzea lortuko du. Bertan, bere familiarekin berralkartzen saiatuko da.
Aktoreak
Kanpo estekak