Amália Scudeler de Barros Santos (Mogi Mirim, 1985eko martxoaren 22a – São Paulo, 2024ko maiatzaren 12a) brasildar kazetari eta politikaria izan zen, Alderdi Liberaleko kidea. 2023tik 2024ra Mato Grosso estatua ordezkatu zuen Brasilgo parlamentuan.
Bizitza
1985eko martxoaren 22an jaio zen Mogi Mirim hirian, São Paulotik 170 kilometrora. Kazetari moduan trebatu zen. 20 urte zituela, ezkerreko begia galdu zuen toxoplasmosiaren konplikazioen ondorioz[1]. 2021ean Se Enxerga!: Transforme desafios em grandes oportunidades para você e outras pessoas liburua argitaratu zuen, eta bertan kontatu zuen horretaz[2].
2022an ibilbide politikoa hasi zuen. Diputatu federal kargurako aurkeztu zen. Ospea lortu zuen Michelle Bolsonaro orduko lehen damaren laguntzari esker. 70.294 boto lortu zituen eta hautatua izan zen[3][4][5]. Lege-proiektu osagarri baten, beste 14 lege-proiekturen eta konstituzioari proposatutako zortzi zuzenketen egilea izan zen, eta haren proiektuetako bi onartuak izan ziren[1].
Amália Barros 2024ko maiatzaren 12an hil zen, 39 urte zituela. Maiatzaren 1etik zegoen Vila Nova Star ospitalean, pankreako nodulu bat kentzeko ebakuntzaren ondoren[6][7].
Erreferentziak
Kanpo estekak