- Artikulu hau Muxikako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Amona (argipena)».
Amona edo Amunaga (gaztelerazko grafia jada ez ofiziala)[1] Muxika herriko auzoa da, Gernikatik gertu[2], BI-635 errepidearen ondoan dago eta errepide honek Muxika uzten duen iparraldeko mugan. Oka ibaiak zeharkatzen du auzoa.
Auzoko baserrien artean, izen bat baino gehiago errepikatzen da: Luperiaga, Etxerre, Okana edo Okaranaga, Zubieta...[3]. Okana delako etxearen ondoan Okanabaso izeneko muino bat dago, sorgin kontuekin lotua, Jose Migel Barandiaranek jasotako alegien arabera. Inguru berean Peru eta Mari izena zuten bi gaztainondo ere baziren, antzinako ezkontza eta erosketa-tratuen lekuko gisako funtzio bat zeukatenak[2].
Inguruko zahar askok oraindik San Roman izenez ezagutzen dute auzoa[4], izen hau izan zuelako Amona izenera aldatu baino lehenago.
Erreferentziak
Kanpo estekak