Amintor, K.a. IV. mendeko aristokrata mazedoniar bat zen, ziuraski, atenastar jatorrikoa. Hefestion Amintorosen aita izan zen, hau, Alexandro Handiaren tenientea eta laguna zelarik. Hefestionen leinuaren historia osoa ezezaguna da. Baina, Jeanne Reamesek, Mazedoniara erbesteratuetakoen ondorengoa zela dio. Ebidentzia bezala, Hefestion izena, Atenasko agoran, akropoliaren ondoan dagoen Hefestioiarekin duen lotura aurkezten du, garai honetan Mazedonian ia agertzen ez den izena.