Glukosaminak dira 2. karbonoan hidroxilo taldea galdu duten eta horren ordez amino taldea duten glukosaren deribatuak. Galaktosaminakgalaktosa molekulan aldaketa bera duten aminoazukreak dira.
Aminoglikosidoak aminoazukreak dituzten beste molekula organiko batzuk dira, garrantzi handikoak industria farmazeutikoan. Izan ere, antibiotiko asko (estreptomizina, neomizina…) aminoglikosidoak dira.