Ameriketako Estatu Batuetako telegramen publikazioa
Ameriketako Estatu Bateuetako telegramen publikazioa2010ekoazaroaren 28anWikileaksek publikatu zituen 250.000 dokumentu klasifikatuen publikazioa izan zen. AEBtako munduko enbaxaden arteko telegramen publikazioa izan zen. Lehenengo momentuetan Cablegate izena ere eman zitzaion, Nixonen garaiko Watergate kasuarekin paralelismoa eginez.
Publikazioari buruzko lehen berriak
2010ekoazaroaren 22anWikiLeaksentwitterrean mezu bat jaso zen, hurrengo filtrazioa Irakekoa baino 7 aldiz handiagoa izango zela esanez[1]. AEBtako autoritateek medioei esan zietenez baliteke guztiak diplomazioarekin izatea harremanak. Filtrazioen aurretik Erresuma Batuko Gobernuak komunikabideei DA-Notice bat bidali zien, hau da, egon zitezkeen berriak ez argitaratzeko oharra. Pakistango Dawn egunkariak esan zuenean The New York Times eta The Washington Post egunkariek atal batzuk argitaratzeko asmoa zuten.
Azaroaren 26anJulian Assange Wikileakseko arduradunak AEBtako Estatu Departamenduari mezu bat bidali zien ea hainbat pertsonen inguruko datuen publikazioak hauei segurtasuna arriskuan jar zezaketen galdetuz. AEBtako Harold Kohk ez zuen Assangerekin negoziatu nahi izan.
The Guardianek argitalpena artikulu ezberdinetan publikatu zituen, baita database baten bitartez. Der Spiegelek ere azaroaren 29an hainbat dokumentu gehigarri argitaratuko zituela adierazi zuen. El Paisek argitalpena egunean bertan egin zuen. The New York Times egunkariak 9 egunetan zehar atalk argitaratu zuen dena. CNN telebistak ez zituen argitaratu ez zutelako konfidentzialtasun dokumenturik sinatu nahi izan. Espainiako datuen inguruan El Pais egunkariak ez zuen nahi izan datu guztiak argitaratzea, oinarri bakarra baitzuten[2].
Argitalpena Wikileaksen
2010eko azaroaren 28an WikiLeaksen 215.287 telegrama horietatik 219 baino ez zituen argitaratu. Euren esanetan hain da zabala munduan zehar jasotako datuen kopurua eta gaia hain da garrantzitsua ezen "ez litzateke justua izango" dena aldi berean publikatzea.
Herrialde arabiarren artean Iranen aurkako kanpaina egitea, herrialde honen aurkako estrategia militarra indartuz. Iranek Ipar Koreako misilak erosi eta erabiltzeko asmoa.[3]
IsraelekIranen aurkako eraso militarra egiteko prestutasuna.
Ameriketako Estatu Batuetako gobernuak komunikatua argitaratu zuen esanez filtrazioak "diplomatikoak, inteligentziako profesionalak eta mundu osoan zehar Ameriketako Estatu Batuetara demokrazia eta gobernu irekiak bultzatzeko jotzen duten hainbat pertsona arriskuan jartzen ditu" eta hau "oso ekintza arriskutsua" dela adierazi zuten.[3]
Britainiako Kanpo Bulegoko bozeramaile batek ean zuen "sailkatutako informazioaren baimen gabeko ezelako publikazioa kondenatzen dugu, baita Britainia Handiko materialaren filtrazioak... honek segurtasun nazionala arriskuan jar dezake, ez da nazio-interesekoa... eta bizitzak arriskuan jar ditzake."[5]
Lawrence Cannonek filtrazioa kondenatu zuen: "Hau bezalako filtrazio ganoragabeak tamalgarriak dira eta ez dute inoren estatu interesak asebetetzen. Filtrazio honen egileek gure segurtasun nazionala arriskuan jartzen dute".[7]
Uri Rosenthal Kanpo Gaietarako Ministroaren esanetan "ez dakigu zer duten dokumentu hauek eta, beraz, asmatze lana litzateke guretzat. Baina baliteke Herbehereetako hainbat politikarien izenak jasotzea. Pazientzia izango dugu, baina adi egon".[8]
Frantzia EEBBrekin alineatu zen filtrazio kasuaren aurrean. François Baronen hitzetan "AEBtako administrazioarekin elkartasuna adierazi nahi dugu, eta ez bakarrik estatuen autoritateen aurka baizik eta bakearen alde lan egiten duten pertsonen lanaren aurkako atentatuak ekiditeko asmoarekin[9].
Errusiako Dmitri Peskovek itzulpenak itxoiten zituela esan zuen, zehatz-mehatz zer esaten den ikusi eta ea Vladimir Putin baino ez zuten aipatzen ikusi nahi zuten. Bestetik funtzionario horien maila eta garrantzia ere aztertu beharko zela adierazi zuten [9].
Italiako presidente Silvio Berlusconik kritika larriak jaso zituen dokumentu horietan. Berak barre egin zuela adierazi zuen irakurtzerakoan[10], baina Ignazio La Russsa Defentsa Ministroak bestelako balorazioa eskaini zuen. Bere ustez datu guzti hauek sekretuak izan beharko lirateke, baina "prentsa arrosako datuak" ziruditela ere esan zuen. Publikazio hauek diplomazia sistema eta datuen hedatzearen inguruko erreflexioa egitea eskatzen zutela adierazi zuen.[9]
↑US tries to limit WikiLeaks damage "[w]e condemn any unauthorised release of this classified information, just as we condemn leaks of classified material in the UK...[t]hey can damage national security, are not in the national interest and...may put lives at risk."