Ambrosio de Funes Villalpando Abarca de Bolea, Riclako kondea, (Zaragoza, 1720 – Madril, 1782ko uztailaren 15a) espainiar noble eta militarra izan zen.
Armadan karrera egin ondoren, 1765ean erregeak Nafarroako erregeorde izendatu zuen. Gero Espainiako Gerra Idazkaria izan zen.