Amaiur Elizari Plano (Iruñea, 1987ko irailaren 21a) euskal herritar kazetari, aurkezle eta idazle bat da. 2022ko martxoan ETB2ko Navarra Hoy [1] saioa aurkezten hasi zen. Berriemaile lanak egin izan ditu Madriletik.
Ibilbidea
Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritza ikasi zuen, 2007tik 2011ra bitartean. Diario de Noticias egunkarian hasi zen lanean bekadun bezala eta ondoren, Cadena SER irrati-katean lan egin zuen Madrilen, El Larguero, SER Deportivos, eta Carrusel Deportivo saioetan. Gero, Telecinco telebista-katean egon zen erreportari bezala. 2014 eta 2017 artean, Telemadrideko elkarrizketa eta gaurkotasun-albisteen saioen erreportari bezala egon zen. Bitartean, MARCA egunkarirako zutabegile gisa idatzi zuen. 2019tik 2021era Euskal Telebistako Vascos por el Mundo saioan aritu zen. Madrilgo korrespontsala ere izan zen Qué Me Estás Contando programan[2]. Cuatro katearen Cuarto Milenio telebista programa arrakastatsuaren kolaboratzailea[3] izan da. 2022ko martxoaren 4tik aurrera, Navarra Hoy telebista saio berria aurkezten du[4]. 2024ko abuztuan Encierro del Pilón de Falces 2024[5] saioa aurkeztu zuen ETB2n.
Ibilbidea
- Diario de Noticias de Navarra (2011-2012)
- Cadena SER (2012-2013)
- Telecinco (2013-2014)
- Telemadrid (2014-2017)
- MARCA (2017-2019)
- Euskal Telebista (ETB)
- Vascos por el Mundo (2019-2021)
- Qué Me Estás Contando (2020-2021)
- Navarra Hoy (2022 - gaur egun)
- Debate Elecciones Municipales y Forales 2023: Nafarroa (2023)
- Quédate (2024)
- Encierro del Pilón de Falces (2024)
Liburuak
- Los 9 de John Lennon (Libros.com, 2015)[6]
- Sangre Azul: cuando el Portland San Antonio conquistó Europa (Amazon KDP, 2021)[7]
Erreferentziak
Kanpo estekak