Ama Lur Nestor Basterretxea eta Fernando Larrukertek 1968an eginiko filma da, Euskal Herriaren inguruan eta balio etnografiko handikoa. 1968ko uztailaren 10ean, film-dokumentala estreinatu zuten Donostiako Zinemaldian[1]. Egileek luzemetrai honekin euskal kulturaren sustraietan oinarritutako lengoaia zinematografiko propioa sortzea zuten xede. Era berean, euskal abertzaletasuna indartu nahi zuten frankismo betean. Euskal zinemagintza garaikiderako abiapuntua izan zen. Dena dela, Frankismoan estreinatu zen arren oso harrera txikia izan zuen egoera zela eta.[2]
2007an berriro estreinatu zen Durangoko Azokan "Gara" egunkariaren eskutik.
Ezaugarri teknikoak
Ama Lur eta zentsura
Filmaren gaia eta data kontuan hartuta pentsatzekoa zen filma honek zentsurarekin arazo franko izango zituela. Dirudienez, Manuel Fraga ministro frankista gainean egon zen eta filma zabaltzeko baimena eman baino lehen baldintza asko jarri zuen:[3]
Ama Lur filmaren eragina Herri jakintzan eta Euskal mitologian
Filma irten eta denbora gutxira 70.hamarkadako gizarte eta ikasle mugimenduen barne, emakumeen aldarrikapenen alde zeuden emakume askok Margaret Murray eta beste ikerle batzuen lanen jakinean zeuden.
Prehistoriako jainkosaren erlijioaren teorian oinarriturik, aitzinako Euskal mitologian, Ama jainkosa honen pareko bat egon behar zuela sinesten zuten. Baina euskaldunon artean hain hedatuak zeuden Barandiaranen lanetan gehienbat emakume dibinitateak ezkor botereen irudikapenak bezala agertzen dira (laminak eta sorginak, adibidez),
Barandiaranek jasotako Lurraren inguruko elezaharretan ez da beste kulturetan agertzen dan Ama jainkosaren parekorik aurkitzen.
Mari jainkosa eta, Jesukristoren ama, Mariaren artean XX. menderako, euskaldunok, Lurra jainkotuaren zentzua aspalditik galduta zeukaten.
Filmak ez zuen ezer berririk asmatu, lurraldearekiko maitasuna lehenagotik bazegoen, abesti, olerki eta idatzietan azaltzen dena, kontzeptua eta izena ere. Nahita edo nahigabe filmak Euskal mitologia eta herri jakintzarako Amalur izendatu eta izana berreskuratu zuen.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak