Ama Birjinaren hezkuntza (frantsesez: L’Éducation de la Vierge) Baionako katedralaren kapitulu-aretoan dagoen mihise gaineko olioa da. XVII. mendekoa, 1768koa da eta Jean Bardin (1732–1809) margolariari egotzia izan da. 1946tik monumentu historiko gisa sailkatutako objektua da. Margolan handia da: 210x380 zm. ditu. Lavallard eta Petiville 1951n zaharberritu zuten. Guillaume d'Arche 1761 eta 1768 artean agindutako Ama Birjinaren bizitzaren sei margolan serie baten parte da.[1] Estilo neoklasikoan egokitzen da.
Pertsonaiak
Gaia
Birjinaren hezkuntza nahiko gai ohikoa da kristau artean, Ebanjelio apokrifoen pasarte batean oinarrituta. Margolanean Maria haurra gurasoekin batera agertzen da. Haurra irakurtzen edo idazten dago. Gurasoak haien artean komunikatzen dira; Joakin, halaber, zeruari behatzarekin apuntatzen ari da. Atzean, zeruan, aingeruak ikusten dira, bat osoa eta beste seien buruak.
Ama Birjina irakurle gisaren ikonografia, XIV. mendeko orduen liburuetan agertu zen. Interpretazio desberdinak izan ditu irudia: alfabetatzearen emakumezkoen bereganatze gisa ("Jainkoaren Hitza" gizonen bitartekaritzarik gabe eskuratzeko aukera ematen duena) eta, aldi berean, Ama Birjinak Gizakundearen misterioan duen paperaren alegoriaren gisa ("Aditza haragitu egin zen").
Erreferentziak
Kanpo estekak