Alone in the Dark (euskaraz: «bakarrik iluntasunean») bideo-jokoa da. Infogramesek PCrako sortua, survival horror izango zenaren aurrekaria izan zen eta bere saila sortu zuen.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Louisiana, 1924. Jeremy Hartwood, artista ezaguna eta Derceto etxearen (siriar jainko baten izena darama) jabea, bere buruaz beste egiten ari da urkatuz. Zurrumurruen arabera, Derceto izeneko etxean indar gaizto izugarri bat bizi da, bere jabe guztiak egoera ezohikoan hil baitira. Kasua berehala artxibatzen du poliziak, eta jendeak ahaztu egiten du.
Une horretan jokalariak bi paper posible hartzen ditu bere gain, Edward Carnby, antzinako gauzen saltzaile baten enkargua jasotzen duen detektibe pribatu bat, ganbaran kokatutako piano baten bila bidaltzen duena, edo Emily Hartwood, Jeremy zenaren iloba, zeinak pianoaren bila ere jotzen duen etxera, Jeremyk bere buruaz beste egiten duela azaltzen duen ohar bat duela uste baitu. Aukeraketaren ondoren, jokoaren garapena berdin-berdina da bai pertsonaia batekin bai bestearekin.
Kanpo estekak