Alobrogeak

Talde etniko infotaulaAlobrogeak

Motatalde etniko historiko
Hizkuntzagaliera
ErlijioaGalo-erromatar erlijioa eta antzinako zelten erlijioa
Geografia
EstatuaAntzinako Erroma
Hedapen mapa

Alobrogeak (latinez Allobroges) Galiako tribu zelta bat izan ziren, guda askotan parte hartu zutenak, Rodano ibaiaren eta Genevako aintziraren artean kokatuak, geroago Saboya, Dofinerria eta Vivarais izango zirenetan. Bere hiriak gaur egun Lyon, Saint-Etienne eta Grenoble eta Isère departamendu modernoa eta Suitza modernoan dauden zonaldeetan zeuden. Bere hiriburua gaur egungo Vienne izan zen.

Alobrogeei[1] buruzko lehen aipamen dokumentala K. a. 150-130 urteetan Polibio historialari greziarrean dago. Hanibalek K. a. 218. urtean Alpeak zeharkatu zituenean Hanibali aurre egin ziotela, arrakastarik gabe, kontatzen du.

Erromatarrekiko harremanak

Bere gerlariengatik eta bere aberastasunagatik famatuak ziren. Rodano bailararen zatirik handiena kontrolatzen zuten, baita Italiarantz doazen zenbait mendi-pasabide garrantzitsu ere, Via Agrippa, adibidez.

K. a. 123. urtean, erromatarrek salubiarrak konkistatu ostean, Alobrogarrek salubiarren erregea zen Tuto-Mótulo babespean hartu zuten eta Erromatarrei emateari uko egin zioten. Erromak gerra deklaratu zien eta haien kontra joan ziren. K. a. 121. urteko abuztuaren 8an, Kinto Fabio Maximoren legioek garaitu zituzten; horrela lortu zuen Maximok Allobrogicus agnomena (ezizena).

Alobrogeek, gainera, paper garrantzitsu samarra izan zuten, K.a. 63. urteko Katilinaren bigarren konspirazioa zapuztea erabaki baitzuten, Italian barrena gerra zibila sustatzeko konspirazioa izan zena. Erromako eliteak goi mailako politikatik kanporatzeko amarrua zen, bai eta haien alde zeuden plebeio militarrak ere. Konspiratzaileek huts egin zuten alobrogeak beren enbaxadoreen bidez errekrutatzen saiatzean, galiarrak Erroman baitzeuden konspirazioa prestatzen zen bitartean. Alobrogeen enbaxada Erroman zegoen Errepublikako senatuari eskera bat egiteko: arin zezala gobernadore erromatarrak alobrogeen gainean egiten zuen presioa. Hori profitatu nahian, Katilinako konspiratzaileetako batek, Léntulo Sura Galietan negozioak zituen Publio Umbrenori esan zion, eskaini ziezaiela alobrogeei gobernadorearen uztar estutik askatuko zituztela, baldin eta Katilinaren konspirazioen laguntzen bazuten.

Baina alobrogeek konspirazioaren berri eman zioten kontsulari, Zizeroeni. Kontsulak delegatu alobrogeei agindu zien konspirazioaren froga nabariak lor zitzaten. Aliatuak irabazten ari zirelakoan, bost konspiratzaile nagusik gutunak idatzi zizkieten alobrogeei. Enbaxadore alobrogeek eman zuten aitzakia gutunak idazteko, izan zen, beren herriari frogatu nahia ziotela, konspirazioan itxaropena zegoela. Gutunak bidali ziren, baina Galiara iritsi aurretik, geldiarazi egin zituzten, eta hurrengo egunean, Zizeronek Senatuan krimena egin izana argi erakusten zuten eskutitz irakurrarazi zituen. Hura izan zen bere Katilinariak hitzaldi famatueteako lehenengoa. azkenena, konspirazioko buruzagiak nahiko azkar harrapatu zituzten edo ahiek sakrifikatu ziren, batez ere Erromaren inguruan izan ziren gaizki prestatutako guduetan.

Gertaera hartan leialtasuna erakutsi zuten arren, handik gutxira matxinatu egin ziren. K. a. 61. urtean, bere buruzagi Katugnato matxinatu egin zen, baina Gaio Pomptinok garaitu egin zituen Solonium-en.Gero, berriro ere leialak, gerlari alobrogeak Julio Zasarriozitzaizkion Galiaren konkistan.

Belaunaldi bat geroago, Augusto enperadoreak Galia Nabonensean kokatu zituen alobrogeak, eta mende batzuk geroago Vienar Galian sartu zituen Erromak. Erromatar Inperioaren garaian, Vienne hiria hazi egin zen, eta K. o. 100. urterako Tazitok hiria deskribatu zuenean «historikoa eta ikaragarria» zela idatzi zuen.Indusketa arkeologikoek biltegi zabalak ezagutarazi dituzte. Via Agrippatik eta beste galtzada erromatar batzuetatik igarotzen zen trafikoaren bidesaria biltzen zuten.

Erlijioa

Aix-le-Bainsen (erromatar Aquae) dagoen erromatar arkua

Nabarmena da, batez ere, jainko-jainkosak ez zituela irudikatzen. Vienne modernoaren beste aldean dagoen Saint-Romain-en-Galeko “Ispiluen Jauregia” termetan, Vienne zaharraren zati bat zen lekuan, hiriaren jainkosa babeslearen estatua bat aurkitu zen. Vienneko ipar-ekialdean, Grenoble modernoaren iparraldean, sendatzeko santutegi handi bat dago gaur egun Aix-les Bains den herrian (izenak berak adierazten du funtzio horrek jarraitu zuela denbora batez). Hegoaldeko jainko galiar sendatzaile bati eskainia zegoen, Barvos jainkoari, eta ez Apolori, hain herri erromanizatutik espero zitekeen bezala.

Erreferentziak

  1. Horrela izndatzen ditu Guadalupe Lopetegik, Julio Zesarren Galietako guda liburuaren itzulpenean. Ikus: Bibliotheca Scriptorum Classicorum Vasconica

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.