Allentown Lehigh konderriko hiria, Pennsylvanian, Estatu Batuetan. Filadelfia eta Pittsburgh ondoren, Pennsylvaniako hirugarren hiri jendeztatuena. 2010eko erroldaren arabera, hiriak 118.032 biztanle zituen.
Geografia
Lehigh ibaiaren ertzean kokatua, Pennsylvaniako ekialdeko eskualdean (Lehigh arana bezala ezagutzen dena), eta aldameneko bi hirietatik (Bethlehem eta Easton) handiena. Allentown Filadelfiatik 95 kilometrotara dago iparraldera, Estatu Batuetako seigarren hiririk handiena, eta New Yorketik 45 kilometrotara mendebaldera, Estatu Batuetako hiririk handiena.
Dorney parkea jolas-parke famatua da, eta Allentowneko kanpoaldean dago kokatua. Cedar Crest University eta Muhlenberg University unibertsitateak ere Allentownen daude.
Historia
Allentown 1762. urtean sortu zuen William Allenek.
Allentown musikan aipatua
Billy Joelek "Allentown" abestia du, industriak hiri honetan jasan zuen beherakadari erreferentzia eginez.
Kanpo estekak
Erreferentziak