All the Brothers Were Valiant 1953ko filma da, Richard Thorpek zuzendutakoa, Ben Ames Williams idazlearen izen bereko eleberrian oinarrituta. Antzezle nagusiak hauexek izan ziren: Robert Taylor, Stewart Granger, Ann Blyth eta Betta St. John. Aurretiaz beste film bik istorio bera jasoa zuten, 1923ko bertsio isila batak -galdutzat jo denak- eta 1928ko Across To Singapore delakoak.
Koloretako argazki onenaren Oscar sarietarako izendatua izan zen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
|
Baleak ehizatzen dituen familia bateko anaia bik (Taylorrek eta Grangerrek) neskato beraren atzetik jardungo dute (Blyth). Anaietako bat itsasoan desagertutzat jo ostean, neskatoa bestearekin ezkonduko da; ez zen, ordea, hil eta berriro agertzean bien arteko liskarra sortuko da. Tartean abenturak, bata bestearen atzetik.
Aktoreak
Kanpo estekak