All That Jazz (euskaraz literalki Jazz Guzti Hori, Ipar Euskal Herria nahiz Hego Euskal Herrian Ikuskizuna Has Dadila) 1979ko Bob Fosse estatubatuar zinema zuzendari, dantzari eta koreografoak zuzendutako musikal film bat da. Roy Scheider, Jessica Lange, Leland Palmer eta Ann Reinking aktoreek antzeztu zuten.
Bederatzi Oscar Sarietarako izendapenak jaso eta lau irabazi zituen, bi BAFTA Sari, Urrezko Globo Sari bat eta Canneseko Zinemaldian Urrezko Palma ere irabazi zituen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Joe Gideon (Roy Scheider) musikalen mundu bitxi honetako gupidarik gabeko koreografo gogor eta zorrotza da. Bertan ikuskizuneko jendearen handitasuna eta gainbehera ikus daitezke, lanbidean bereganatutako arrakastak maiz bizitzako beste atal batzuetako lorpenak ez izatera zigortzen ditu, tartean maitasuna. Ohialaz haratago, ikuskizun munduaren beste alde iluna erakusten duen drama filma da.
Aktoreak
- Roy Scheider: Joseph "Joe" Gideon
- Keith Gordon: Joe gaztea
- Jessica Lange: 'Angelique', heriotzaren aingerua
- Leland Palmer: Audrey Paris, Gideonen emazte ohia
- Ann Reinking: Katie Jagger, Gideon uneko neskalaguna
- Cliff Gorman: Davis Newman
- Ben Vereen: O'Connor Flood
- Erzsébet Földi: Michelle Gideon, Joseph Gideonen alaba
- Michael Tolan: Ballinger doktorea
- Max Wright: Joshua Penn
- William LeMassena: Jonesy Hecht
- Deborah Geffner: Victoria Porter
- John Lithgow: Lucas sarjentua
- Jules Fisher: Jules
- Chris Chase: Leslie Perry, filma kritikaria
- Anthony Holland: Paul
- Sandahl Bergman, Eileen Casey, Bruce Anthony Davis, Gary Flannery, Jennifer Nairn-Smith, Danny Ruvolo, Leland Schwantes, John Sowinski, Candace Tovar eta Rima Vetter: dantzari nagusiak
- Ben Masters: Garry doktorea
- Robert Levine: Hyman doktorea
- C. C. H. Pounder: Blake erizaina
- Wallace Shawn: aseguruetxeko gizona
- Michael Hinton (krediturik gabe): taldeko bateria
Soinu banda
- "Main Title" (Instrumentala) - Ralph Burns
- "On Broadway" - George Benson
- "Michelle" (Instrumentala) - Ralph Burns
- "Take Off With Us" - Sandahl Bergman eta Abesbatza
- "Vivaldi Concert In G "(Instrumentala) - Ralph Burns
- "Ponte Vecchio" (Instrumentala) - Ralph Burns
- "Everything Old Is New Again" - Peter Allen
- "South Mt Sinai Parade" (Instrumentala) - Ralph Burns Listen Listen
- "After You've Gone" - Leland Palmer
- "There'll Be Some Changes Made" - Ann Reinking
- "Who's Sorry Now" - Abesbatza
- "Some Of These Days" - Erzsebet Foldi
- "Going Home Now" (Instrumentala) - Ralph Burns
- "Bye Bye Love" - Ben Vereen eta Roy Scheider
Sariak
Irabazitakoak
Izendapenak
Kanpo estekak