Aljerko kasbah, edo besterik gabe Kasbah (arabieraz: القصبة, Al-qaṣabah, euskaraz: «zitadela») Aljeriako hiri hartako zitadela eta inguruko auzoa da.
UNESCOk 1992an gizateriaren ondare izendatu zuen. Aljeriako Independentzia Gerran oso leku garrantzitsua izan zen, Nazio Askatasunerako Frontearen matxinadak hor baitzuen epizentroa.
Auzoa askotan aipatu izan da film eta abestietan, adibidez 1937ko Pépé le Moko frantziar filmean bertan ezkutatzen zen protagonista; eta 1982an, The Clash taldeak Rock the Casbah abestia moldatu zuen.
Kanpo estekak