Aljeriako frantziar konkista

Aljeriako frantziar konkista
Frantziar Inperio Kolonialeko gerrak
Horace Verneten 'Constantinako setioa'
Data1827–1830–1857 [1]
EmaitzaFrantziar garaipena
Lurralde-aldaketakAljeria
Gudulariak
 Frantzia

 Otomandar Inperioa

Abdelkaderren emirerria
Ait Abbastarren Erresuma
Tuggurteko sultanerria
Kel Ahaggar
Babesa:
Marokoko sultanerria
Buruzagiak
Frantzia Bertrand Clausel
Frantzia Pierre Bertheéne
Frantzia Anne Jean Marie René Savary
Frantzia Théophile Voirol
Frantzia Jean-Baptiste Drouet
Frantzia Charles Marie Denys
Frantzia Sylvain Valée
Frantzia Thomas Bugeaud

Otomandar Inperioa Hussein Dey
Ahmed Bey
Abdalkader emirra
Lalla Fatma N'Soumer
Cheikh Mokrani
Salaman IV.a
Mohammed Ag Bessa
Babesa:

Abd ar-Rahman Marokokoa
Indarra
34.000 (1827)
160.000 (1857)
ezezagunak

Aljeriako frantziar konkista 1830 eta 1847 artean gertatu zen. 1827an, Hussein Dey otomandar erregeorde eta frantziar kontsularen arteko liskar bat itsas-blokeo bat bilakatu zen eta 1830ean Uztaileko monarkiak Aljer eta kostaldeko beste hiri batzuk hartu zituen.[2] Frantzian barneko eztabaida politikoak izanda ere, lurralde berriak bereganatzeari ekin eta epeka epeka herrialdeko barnealdera indar militarrak bidali zituzten.[3]

Aljeriar erresistentzia banaturik zegoen: ekialdean Ahmed Bey Konstantinako bey eta mendebaldean Kabiliako indar nazionalista berbereak zeuden. Abdelkaderren nazionalistekin itunak sinatuz, frantziarrek lehendabizikoz otomandar mehatxua suntsitzeari ekin zioten eta 1837an Konstantina bereganatu zuten.[4] Abdelkaderrek mendebaldean erresistentzia mantentzea lortu zuen. 1842an frantziar kanpaina oldarkor baten ondorioz, Marokorantz bidali eta gerrilla-gerra erabili zuen. Hala ere, Lehen Franko-Marokoar Gerran garaipena lortu eta gero, frantziar presio diplomatikoak Abdelkader Marokotik egostea lortu zuen. 1847an amore eman zuen frantziarren aurrean.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Lorcin, Patricia M. E.. (1999). Imperial Identities: Stereotyping, Prejudice and Race in Colonial Algeria. I.B.Tauris, 18 or. ISBN 978-1-86064-376-7..
  2. (Ingelesez) Ruedy, John Douglas. (2005). Modern Algeria: The Origins and Development of a Nation. (2. argitaraldia) Bloomington, Indiana: Indiana University Press47-48 or. ISBN 978-0-253-21782-0..
  3. (Frantsesez) Julien, Charles-André. (1964). Histoire de l'Algérie contemporaine 1. La conquête et les débuts de la colonisation (1827-1871). Paris: PUF, 55-70 or..
  4. (Frantsesez) Lemnouar, Merouche. (2007). Recherches sur l'Algérie à l'époque ottomane. Paris: Bouchene ISBN 2912946956..

Kanpo estekak