Kel Ahaggar (tifinagez:Ahaggarreko jendea) AljeriakoAhaggar mendietan tuareg herriak sortu zuen konfederazioa izan zen.[1] Konfederazioa, ustez, elezaharren arabera, Tin Hinan emakume tuareg IV. mendean sortu zuen. Dena dela, era ofizialean, 1750 inguruan sortu zen. 1977an Aljeriako Gobernuak desagertutzat jo zuen.[2] Konfederazioaren hizkuntza tahaggart zen, tamahaq hizkuntzaren dialektoa dena.
Historia
Tuareg herriak bost konfederazio sortu zituzten; horien artean Kel Ahagarrekoa zaharrenetakoa izan zen. Izen hori goi Erdi Arotik aipatua izan da. Konfederazioko tribuek, arabiarren inbasioaren aurrean, Ahaggar mendietan babesa aurkitu zuten; arabiarrek Numidiatik eta Libiatik kanporatu zituzten.
Tribuak
Kel Ahaggarren konfederazioa tribu batzuek sortu zuten. Hauek garrantzitsuenak:
Kel Rela, tribu nagusia
Aït Loaien.
Dag Rali
Iregenaten.
Kel Silet.
Taituq.
Tégéhé Millet.
Buruzagiak
Kel Ahaggarren buruzagiek amenokal izena zuten.[3]
Iraupena
Buruzagia
1750 aurretik
Tin Hinan (Kal Ahaggarren sortzailea elezaharren arabera)