H. R. Gigersuitzar artistak Alien izakia nahiz filmaren giroko kokalekua diseinatu eta giro berezi eta beldurgarria eman zion.
Nazioartean, sekulako arrakasta izan zuen eta zientzia-fikziozko eta beldurrezko zineman kultuzko film bilakatu. Ondoren hainbat jarraipen izan ditu: Aliens (1986), Alien 3 (1992) eta Alien Resurrection (1997); gainera Predator filmeko izakia eta Alien izakiaren arteko borroka islatzen zuten beste bi film ere egin ziren, Alien vs. Predator (2004) eta Aliens vs. Predator: Requiem (2007).
NostromoespaziontziaLurrerako itzulera bidaian doala, eskifaiako zazpi bidaiariak euren loalditik esnatu dira. Espaziontziko Ama ordenagailu zentralak planeta batetik datorren izaki bizidun ezezagun baten transmisio misteriotsu bat sumatu du. Espaziontzia komunikazio horren jatorria ikertzeko, planeta ezezagun hartara zuzendu da.