Alicja Bobrowska
| Alicja Bobrowska | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Volodymyr (en) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Los Angeles, 2025eko urtarrilaren 13a (89 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Stanisław Zaczyk (en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | AST National Academy of Theatre Arts in Kraków (en) |
| Hizkuntzak | poloniera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea eta modeloa |
Alicja Bobrowska (Volodymyr, 1936ko urtarrilaren 8a – Los Angeles, 2025eko urtarrilaren 13a)[1] poloniar-estatubatuar aktore, modelo, aurkezle, erizain, margolari eta eskultorea izan zen. 1957an Miss Polonia lehiaketan irabazi zuen.
Bizitza
Volodymyr hirian (gaur egungo Ukrainan) jaio zen. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Gdańsken bizi izan zen gurasoekin. 1959an Krakoviako Ludwik Solski antzerki eskolan graduatu zen[2].
1957an Miss Wybrzeże edertasun-lehiaketan parte hartu zuen eta bigarren postuan geratu zen, bi mila boto baino gehiago irabaziz. Dziennik Bałtycki egunkatiak antolatutako lehiaketan ere aurkeztu zen. 1957ko abuztuan Miss Polonia lehiaketan irabazi zuen, lehiaketa horretako gerraosteko lehen irabazle bihurtuz. Ameriketako Estatu Batuetan egindako 1958ko Miss Unibertso lehiaketan bosgarren postuan geratu zen. Lan-eskaintza ugari jaso zituen, besteak beste Max Factor markarekin urtebeteko kontratua sinatzeko aukera edo hiru urtez Marlon Brando aktorearekin lan egiteko aukera. Hala ere, Bobrowskak bi eskaintza horiek baztertu zituen eta Poloniara itzuli zen[2][3].
Hurrengo urteetan aktore gisa aritu zen. Krakoviako Juliusz Słowacki antzokian debutatu zuen eta geroago Varsoviako Antzoki Nazionalean eta Arnold Szyfman antzokian jardun zuen. Sei hilabetez Poloniako telebistako aurkezle izan zen[2][3]. 1981ean Kaliforniara emigratu zuen, eta han erizain gisa aritu zen 17 urtez[2][3]. 2004an, Miss Polonia lehiaketako finaleko kontzertuan agertu zen gonbidatu gisa[2].
Erretiroa hartu ondoren, artista garaikide egin zen. Besteak beste, margolari eta eskultorea izan zen. 3D-Art estiloa landu zuen[2][3]. Erakusketak Kalifornian, Chicagon eta New Yorken egin zituen[2][3].
Stanisław Zaczyk aktorearekin ezkonduta zegoen eta harekin Maciej izeneko seme bat izan zuen[3]. Los Angelesen hil zen 2025eko urtarrilaren 13an[1].
Filmografia
| Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 1960 | Historia współczesna | Filmeko aktorea | |
| 1962 | Jak być kochaną | Vienako aireportuko emakume gaztea | |
| 1963 | Pamiętnik pani Hanki | Festako emakumea | |
| 1966 | Małżeństwo z rozsądku | Anna, Kwileckiren emaztea | |
| 1967 | Paryż – Warszawa bez wizy | Hegazkineko laguntzailea | |
| 1971 | Wizyta | Wanda, zuzendariaren emaztea | |
| 1973 | Wielka miłość Balzaka | Aktorea | |
| 1974 | Polizeiruf 110 | Beate Buchholz | Atal batean: "Das Inserat" |
Erreferentziak
- ↑ a b (Polonieraz) Zatońska, Beata. «Nie żyje Alicja Bobrowska, pierwsza powojenna Miss Polonia» Dziennik.pl 2025-01-14 (kontsulta data: 2025-01-30).
- ↑ a b c d e f g (Polonieraz) Mazurek, Aneta. «Taki cud zdarza się tylko raz w życiu!» Medonet 2011-07-02 (kontsulta data: 2025-01-30).
- ↑ a b c d e f (Polonieraz) Salus, Dorota. «Żeby lecieć do USA na wybory Miss Universe '58, napisała do Cyrankiewicza. "Dałam słowo, że wrócę do Polski"» Gazeta.pl 2019-12-10 (kontsulta data: 2025-01-30).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.