Alicia Otaegi (Iruñea, 1963) nafar artista plastiko eta barne diseinatzailea da, arte kontzeptuala egiten duena. Erakusleihoak, standak, erakusketak eta saltoki komertzialen proiektuak diseinatzen ditu. Antzerki eta zinemarako dekoratuak ere egin ditu.