Alice Embleton
| Alice Embleton | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Epsom, 1876 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 1960 (83/84 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Sutton High School (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | zoologoa, biologoa eta sufragista |

Alice Laura Embleton (Epsom, Surrey, 1876–1960) Cardiffeko Unibertsitatean zientziak ikasi zituen lehen emakumeetako bat izan zen. 1905ean Londresko Linneana Elkarteko kide izendatutako emakumeen lehen taldean egon zen. Biologoa eta zoologoa, Embletonek pestizidei buruzko lanak egin zituen laboreen ekoizpena hobetzeko. Sufragista nabarmena ere izan zen.
Ibilbidea
Embleton Epsomen jaio zen, Surreyn, eta Sutton High School for Girls eskolara joan zen. University College of South Wales and Monmouthshire unibertsitatean matrikulatu zen 1895ean, gaur egun Cardiffeko Unibertsitatea dena , eta 1899an graduatu zen zientzietako unibertsitate-batxiler batekin, kalifikazio gorenarekin.[1]
1900. urtean, 1851ko Erakusketaren Oroitzapenezko Beka irabazi zuen. Beka horrek hiru urteko ikerketa-beka bat ematen zien «zientzialari gazteei edo etorkizun handiko ingeniariei».[2]
Bere beka Cambridgeko Newnham Collegeko Balfour Laborategian lan egiteko erabili zuen, eta Parisko Sorbonan jarraitu zituen ikasketak. Edith Mary Pratt-en ondoren, Copepodologiari buruz argitaratu duen bigarren emakumetzat jotzen da.[3][4]
1903an, Board of Agriculture-ko ohorezko zoologo izendatu zuten, eta Royal Society-ko Mackinnon beka irabazi zuen zientzia biologikoen ikerketarako.[5]
Londresko Burlington Housen Linneana Elkartean hitz egin zuen lehen emakumeetako bat izan zen. Bere artikulua, 1903ko ekainaren 4an aurkeztua, honela titulatu zen: «Anatomy and Development of a Hymeropterous Parasite of a Scaly Insection (Lecanium Hemisphoericum)» («Anatomia eta intsektu ezkatatsu baten bizkarroi himeroptero baten garapena (Lecanium hemisphoericum)»). Beste hamabost emakumerekin batera, Linneana Elkarteko kide izendatu zuten 1905ean. Sozietatearen artxiboek Embletonek Elkartearekin zuen korrespondentzia gordetzen dute, 1917ra arte bertako kide izan zelarik.[6][7][8][9]
1906an, «On the synapsis in amphibia» («Anfibioetan sinapsiaz») eta «On the origin of the sertoli» («Sertoliaren jatorriaz») artikuluak koeditatu zituen.[10][11]

Geroago minbiziari buruzko ikerketak egin zituen South Kensington-eko Royal College of Science delakoan.[12]
Bizitza pertsonala
Embletonek harremanak izan zituen zenbait sufragista nabarmenekin, hala nola, Evelina Haverfield, Vera Holme eta Celia Wray barne. 1911ko errolda batek erakusten du Embleton Wrayrekin bizi zela Fairfield Housen, Barnsleyn. Sufragista askok bezala, bi emakumeek erroldako dokumentua desitxuratu zuten, haien lanbidea «Emakumeentzako botoak lortzea» bezala erregistratzean.[13]
Lau emakumeek euren artean “Liga Foosack” pribatua sortu zuten. Liga honen kide bakarrak emakumeak eta sufragistak ziren. Foosack Liga lesbianen zirkulu sekretua zela iradokitzen du ebidentziak. Women´s Library delakoak emakume hauen arteko korrespondentzia gordetzen du Lehen Mundu Gerran, non Embleton «Alick» bezala aipatzen den eta Wray «Mr Wary» bezala. Azken urteetan, Embleton Wrayrekin bizi izan zen The Elms-en , Saxmundhamen, Suffolken.[14][15][16]
Erreferentziak
- ↑ James, Sue. (2018-03-05). «In search of a scientist – and a suffragist?» Special Collections and Archives / Casgliadau Arbennig ac Archifau.
- ↑ «Royal Commission for the Exhibition 1851» royalcommission1851.
- ↑ «CARDIFF COLLEGE I-1909-03-18-Evening Express - Welsh Newspapers» newspapers.library.wales.
- ↑ .
- ↑ «GIFTS TO CARDIFF COLLEGE. I s-1903-10-10-The Cardiff Times - Welsh Newspapers» newspapers.library.wales.
- ↑ «EDITORIAL NOTES.-1903-06-26-The Cambrian News and Merionethshire Standard - Welsh Newspapers» newspapers.library.wales.
- ↑ Embleton, Alice L.. (1904). «V. On the Anatomy and Development of Comys infelix, Embleton, a Hymenopterous Parasite of Lecanium hemisphæricum.» Transactions of the Linnean Society of London. 2nd Series: Zoology 9 (5): 231–254. doi:. ISSN 1945-9343..
- ↑ .
- ↑ «Archives» The Linnean Society.
- ↑ Moore, J. E. S.; Embleton, A. L.; Farmer, John Bretland. (1906-06-25). «On the synapsis in amphibia» Proceedings of the Royal Society of London. Series B, Containing Papers of a Biological Character 77 (521): 555–562. doi:. Bibcode: 1906RSPSB..77..555M..
- ↑ Walker, Charles Edward; Embleton, Alice L.; Sherrington, Charles Scott. (1906-07-23). «On the origin of the sertoli or foot-cells of the testis» Proceedings of the Royal Society of London. Series B, Containing Papers of a Biological Character 78 (522): 50–52. doi:. Bibcode: 1906RSPSB..78...50W..
- ↑ .
- ↑ «1911 England Census for Celia Wray - Yorkshire-West Riding, Barnsley - Ancestry.com (subscription required)» www.ancestry.co.uk.
- ↑ «The Foosack League - General papers - Campaign for women's suffrage - Papers of Vera (Jack) Holme - Archives Hub» archiveshub.jisc.ac.uk.
- ↑ .
- ↑ «Vera Holme to Alick Embleton - Correspondence - First World War - Papers of Vera (Jack) Holme - Archives Hub» archiveshub.jisc.ac.uk.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.