Ali Smith
| Ali Smith | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Inverness, 1962ko abuztuaren 24a (63 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Sarah Wood |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Aberdeengo Unibertsitatea Newnham College Inverness High School (en) |
| Hizkuntzak | Eskoziako ingelesa ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, antzerkigilea, kazetaria, ipuingilea eta unibertsitateko irakaslea |
| Lantokia(k) | Cambridge |
| Enplegatzailea(k) | University of Strathclyde (en) |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Influentziak | Muriel Spark, Liz Lochhead (en) |
| Kidetza | Errege Literatura Elkartea |
Ali Smith (Inverness, Eskozia, 1962ko abuztuaren 24a) eskoziar idazle, antzerkigile, akademiko eta kazetaria da. Britainiar Inperioko komendadore eta Royal Society of Literature-ko kidea. Sebastian Barryk 2016an "espero zen Nobel Sari eskoziarra" bezala deskribatu zuen.[1]
Bizitza
Ali Smithen gurasoak Ann eta Donald Smith izan ziren, eta Invernessen jaio zen 1962ko abuztuaren 24an. Gurasoak langile klasekoak zituen, eta bera babes ofizialeko etxebizitza batean hazi zen. 1967tik 1974ra, St. Joseph's RC lehen hezkuntzako eskolara joan zen, gero Invernesseko bigarren hezkuntzako eskolara, 1980arte.[2][3][4][5]
Hizkuntza eta literatura ingelesean lizentziatura bateratua ikasi zuen Aberdeeneko Unibertsitatean 1980 eta 1985 urteen artean, bere klaseko lehena izatera iritsi zen 1982an eta Senior Honours English kategorian lehen postua lortu zuen 1984an. Unibertsitateko Bobby Aitken Memorial Saria irabazi zuen poesian 1984an.[4][6]
1985etik 1990era, Cambridgeko Newnham Collegen izan zen, eta AEBko eta Irlandako modernismoan doktoretza egin zuen. Cambridgeko egonaldian, antzezlanak idazten hasi zen eta, ondorioz, ez zuen doktoregoa osatu.[4][7]
Smith Edinburgora joan zen Cambridgetik 1990ean eta Eskozia, Ingalaterra eta Estatu Batuetako literatura irakaslea izan zen Strathclydeko Unibertsitatean. 1992an utzi zuen unibertsitatea, neke kronikoaren sindromea zuelako. Cambridgera itzuli zen sendatzeko.[4][5][7]
Gaztea zenean, Smithek hainbat lan egin zituen lanaldi partzialean, besteak beste, zerbitzari, letxuga garbitzaile, turismo batzordeko laguntzaile, BBC Highland-eko harreragile eta publizitate erredaktore.[4]
Ibilbidea
Smith Cambridge-n doktoregorako ikasten ari zela, hainbat antzezlan idatzi zituen Edinburgoko Fringe Jaialdian eta Cambridge Footlights-en aurkeztu zituenak. Denboraldi batez Eskozian lan egin ondoren, Cambridgera itzuli zen bere idazketan jarduteko asmoz, bereziki, ipuin laburretan zentratuz eta autonomo bezala lan eginez The Scotsman egunkarirako fikziozko kritika eginez. 1995ean argitaratu zuen bere lehen liburua, Free Love and Other Stories, Saltire First Book of the Year saria eta Scottish Arts Council Book Award saria irabazi zituen 12 ipuineko bilduma.[4][8]
The Guardian, The Scotsman, New Statesman eta Times Literary Supplement egunkarietarako artikuluak idazten zituen.[9]
2009an, Last ipuina (aldez aurretik Manchester Review Online-n argitaratua) eman zion Oxfamen 'Ox-Tales' proiektuari, 38 egilek idatzitako Erresuma Batuko lau ipuin bilduma. Bere historia 'Fire' bilduman argitaratu zuten.[10]
Ipuin bildumak
- Free Love and Other Stories (1995), Saltire First Book of the Year saria jaso zuena eta Scottish Arts Council Book Award.[8]
- Other Stories and Other Stories (1999)[11]
- The Whole Story and Other Stories (2003)
- The First Person and Other Stories (2008)[12]
- Public Library and Other Stories (2015)
Fikzioa
- Like (1997).[11]
- Hotel World (2001), Encore Saria, Scottish Arts Council-eko Liburuaren Saria eta Scottish Arts Council-eko Urteko Liburuaren Inaugurazio Saria jaso zituen. Fikziozko Sari Laranja eta Fikziozko Man Booker Sarirako hautatua.
- The Accidental (2005) 2005eko Man Booker Sarirako eta Fikziozko Orange Sarirako, aurrehautatua izan zen; eta 2005eko Whitbread Eleberria saria irabazi zuen.
- Girl Meets Boy (Canongate Myth Series, 2007), Diva aldizkariko irakurleek aukeratutako urteko liburuaren irabazlea, Sundial Scottish Arts Council-eko Urteko nobela.[13][14]
- There But For The (2011), Guardian liburuaren kritikak urteko nobelarik onenetakotzat aipatua.[15]
- How to Be Both (2014), 2014an Man Booker Prize, 2015ean Baileys Women's Prize for Fiction (irabazlea), eta Folio Prize . 2014ko Goldsmiths Saria eta Costa Book Sarietako Eleberri Saria irabazi zituen.[16][17][18][19]
- Autumn (2016), 2017ko Man Booker sarirako aurre-hautatua.[20]
- Winter (2017)
- Spring (2019)
- Summer (2020) Orwell 2021 sariaren irabazlea[21][22]
Ez fikzioa
- Artful (2012), lehen Goldsmiths Sarirako (2013) aurrehautatua.[23][24]
- Shire (2013), Sarah Wooden irudiekin: idazkera eta ipuin autobiografikoak. Full Circle edizioak.
Antzezlanak
- Stalemate (1986), argitaragabea, Edinburgoko Fringe Jaialdian aurkeztua.[4][5]
- The Dance (1988), argitaragabea, Edinburgoko Fringe Jaialdian aurkeztua.
- Trace of Arc (1989), Edinburgoko Fringe Jaialdian aurkeztua.
- Amazons (1990), Cambridge Footlights.
- Comic (1990), argitaragabea, Edinburgoko Fringe Jaialdian aurkeztua.
- The Seer (2001).[25]
- Just (2005).
Beste proiektu batzuk
- Ali Smith Trashcan Sinatras talde eskoziarrarekin elkartu zen eta "Half An Apple" izeneko abesti baten letra idatzi zuen, joan den pertsona maite batentzat ordezko sagar erdia nola gorde azaltzen duen maitasun kanta bat. Abestia 2007ko martxoaren 5ean argitaratu zen, Ballads of the Book albumean.[3]
- 2008an, Ali Smithek The Book Lover argitaratu zuen, Sylvia Plath, Muriel Spark, Grace Paley eta Margaret Atwooden testuen bilduma. Hain ezagunak ez diren Joseph Roth eta Clarice Lispector idazleen lanak ere baditu.[26]
- 2008an, "Writ" ipuinarekin, Save the Children-i laguntzeko antologia bat egiten lagundu zuen. "The Children's Hours" du izena antologiak eta Arcadia Booksek argitaratu zuen. Atzerriko edizioak argitaratu dira Portugal, Italia, Txina eta Korean.
- 2011n, memoria labur batzuk idatzi zituen The Observer-erako, "Once upon a life" seriean: "Atzera begira bere bizitzan, Ali Smith idazlea bere sorkuntzaren unera itzuli da, oroimen hunkigarri eta dibertigarri batzuk ehuntzeko, aita lotsagabe batekin, Greziako musikalekiko bere zaletasunarekin eta mugen zorigaiztoko gurutzatze batekin".[27]
- 2012ko urrian, gonbidatuei eta ikasleei sermoi bat irakurri zien Manchesterreko Katedralean, eta, ondoren, liburuak sinatu zituen.[28]
- 2013an, Smithek Artful argitaratu zuen, aurreko urtean Saint Anne's Collegen, Oxforden, emandako europar literatura konparatuari buruzko bere hitzaldietan oinarritutako liburua. Literatur kritika lana baino askoz gehiago, arteak egin dezakeenari buruzko liburua da. Artful ongi hartu zuten, kritikari batek komentatu zuenez "... bere liburu berria, Jainkoaren mahukatik tiraka, pailazoei buruz hausnartu, erabilitako liburuak lapurtu, grekoz dibertitu eta hildakoekin eztabaidatzen duena, harrigarria da".[29]
- 2013ko maiatzaren 14an, Ali Smithek Harriet Martineau inaugurazio-hitzaldia eman zuen, Norwich 2012ko Unescoren Literaturaren Hiri gisa ospatzeko.
- Ali Smith Visual Versen lineako antologiaren mezenasa izan zen eta bere Untitled pieza, Rupert Jessop artistaren irudi bati erantzunez idatzia, 2014ko azaroko edizioan agertzen zen.[30]
- 2015eko irailaren 10ean, Ali Smith ohorezko kide izendatu zuen Goldsmithsek, Londresko Unibertsitatean.[31]
- 2011n Why Holly Berries are as Red as Roses kontakizun labur batekin lagundu zuen The Woodland Trust-ek sostengatzen zuen antologia batean. Why Willows Weep antologiak 50.000 zuhaitz landatzen lagundu zion The Woodland Trust-i, eta 2016an berriz kaleratu zuten poltsiko formatuan.
- 2016ko uztailean, Smith Honoris Causa doktore izendatu zuen East Angliako Unibertsitateak.[32]
Bizitza pertsonala
Smith Cambridgen bizi da bere bikotekidearekin, Sarah Wood zinemagilearekin.[33][34][35]
Sariak eta aintzatespenak
2007an Royal Society of Literature-ko kide hautatu zuten.[36]
Smith Britainiar Inperioaren Ordenako (CBE) komendadorea izendatu zuten 2015eko Urte Berriko ohoreetan, literaturari emandako zerbitzuengatik.[37]
Erreferentziak
- ↑ Best books of 2016 – part two. 27 de noviembre de 2016.
- ↑ «Ali Smith» Contemporary Writers in the UK (The British Council).
- ↑ a b Matthews, Elizabeth. (30 de marzo de 2007). Novel approach struck a chord with Inverness writer. The Inverness Courier.
- ↑ a b c d e f g Germanà, Monica, ed. (2013). Ali Smith: contemporary critical perspectives. Bloomsbury ISBN 978-1-4411-5990-8. (kontsulta data: 2025-11-25).
- ↑ a b c «Smith, Ali 1962–» www.encyclopedia.com.
- ↑ Germanà, Monica; Horton, Emily. (2013). Ali Smith: contemporary critical perspectives. Bloomsbury ISBN 978-1-4411-0518-9. (kontsulta data: 2025-11-25).
- ↑ a b «Ali Smith - Honorary Award Holders, Anglia Ruskin University» www.anglia.ac.uk.
- ↑ a b «Ali Smith» guardian.co.uk (Guardian News and Media Limited) 22 de julio de 2008.
- ↑ The First Person and Other Stories by Ali Smith. The Short Review.
- ↑ Archived copy. .
- ↑ a b Johnson, Paul Antony, (born 21 Nov. 1953), Deputy Editor, Guardian News and Media, since 2008. Oxford University Press 2009-12-01 (kontsulta data: 2025-11-25).
- ↑ «Ali Smith» Contemporary Writers in the UK (The British Council).
- ↑ Girl Meets Boy wins Diva Book Of The Year. The Myths 17 de abril de 2014.
- ↑ Sundial Scottish Arts Council Book of the Year. Scottish Arts Council.
- ↑ Books of the year 2011 | Books. .
- ↑ «Man Booker Prize: Howard Jacobson makes shortlist» BBC News 9 de septiembre de 2014.
- ↑ Lusher, Adam. (3 de junio de 2015). Baileys Women’s Prize for Fiction 2015 winner: Ali Smith triumphs with How to Be Both. , The Independent or..
- ↑ «New Statesman | The shortlist for the 2014 Goldsmiths Prize has been announced» New Statesman 1 de octubre de 2014.
- ↑ «Ali Smith wins Goldsmiths Prize for How to be Both» BBC News 13 de noviembre de 2014.
- ↑ «Man Booker prize 2017: shortlist makes room for debuts alongside big names» The Guardian 13 de septiembre de 2017.
- ↑ Smith, Ali. «Summer» Penguin.
- ↑ «Ali Smith wins Orwell prize for novel taking in Covid-19 and Brexit» the Guardian 2021-06-25.
- ↑ «Jim Crace makes Goldsmiths Prize shortlist» BBC news 1 de octubre de 2013.
- ↑ Shortlist 2013. Goldsmiths Prize 1 de octubre de 2013.
- ↑ «Ali Smith» Doollee 24 de abril de 2014.
- ↑ Archived copy. .
- ↑ Ali Smith. Once upon a life: Ali Smith | Life and style. .
- ↑ The Manchester Sermon: Ali Smith, reviewed by Gemma Fairclough - The Manchester Review. 19 de octubre de 2012.
- ↑ A Light to Read By, by Leah Hager Cohen. 1 de febrero de 2013.
- ↑ «Untitled by Ali Smith» Visualverse.
- ↑ Cox, Sarah. Novelist Ali Smith named Honorary Fellow. .
- ↑ «Day 1 - Ali Smith - UEA» www.uea.ac.uk.
- ↑ Winterson, Jeanette. (25 de abril de 2003). Ali Smith. .
- ↑ Noted. «Ali Smith interview» Noted.
- ↑ King-Miller, Lindsay. (8 de agosto de 2014). «10 Books by Queer Women That Will Change How You See the World» Cosmopolitan.
- ↑ Royal Society of Literature All Fellows. Royal Society of Literature.
- ↑ «Order of the Companions of Honour: Members of the Order of the Companions of Honour» Gov.uk.
Kanpo estekak
- Urtaroak laukotearen analisia Gonzalo Tornéren eskutik (20021eko abendua)
- El País egunkarian elkarrizketa, Berna González Harbour-ek Verano gaztelaniaz argitaratu zuela eta (2021eko abuztua)
- ABC egunkarian elkarrizketa, Ines Martín Rodrigok Invierno gaztelaniaz argitaratu zuela eta (2021eko apirila)
- Kritika Udazkeneko Letren Aldizkarian, Israel Paredesen eskutik (2021eko urtarrila)
- Kritika El Español de Otoño egunkarian Fran G. Matuteren eskutik (2020ko abendua)
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.